Beste Bat

     Euskadi Irratia

     Festa latindarra euskaraz

     Goiena aldizkaria

     Berria aldizkaria

     2010

     2009

     2008

 

 

2009-11-21

Haitzama AEDren diskoan

Jai giroa eta musika izan dira AEDren diskoaren aurkezpenean
AEDren 25. urteurreneko diskoaren aurkezpena izan da gaur arratsaldeko 19:00etan Gaztetxean. Disko honetan Arrasateko zortzi musika taldek parte hartu du.Talde ezagunen artean HAITZAMA taldea. Bertan egon dira "Herriak euskaldun ditzagun" kantaren aurkezpena egiten.


Gaur aurkeztu du AEDk bere 25. urteurrena ospatzeko kaleratutako diskoa Gaztetxean. Antolatzaileek espero zuten moduan, jende nahiko hurbildu da Gaztetxera. Ekitaldian zehar jatekoa, edaria, musika eta AEDren diskoa izan dira.Ekitaldian, gainera, Azkaiter Pelox bergarra izan da baita ere, eta AEDk diskoa ateratzeko izan duen ideia "borobiltzat" jotzearekin batera, "bailarako beste euskara elkarteek ideia aintzat hartu" dezaten proposatu du, musikariak prest baitaude horrelakoetan.

Gazteak musikaz animatu dira eta giro aparta izan da guztion artean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
........Todos los Derechos Reservados - Haitzama 2008