Beste Bat

     Euskadi Irratia

     Festa latindarra euskaraz

     Goiena aldizkaria

     Berria aldizkaria

     2010

     2009

     2008

 

2011-03-21

Festa latindarra euskaraz


Iker Barandiaran


Oso bitxia iruditu zait Haitzama taldeak disko honetarako egin duen norabide aldaketa. Iraganean euskal folka zabal landu badute ere, Hego Amerikatik gurera heldu diren hit! eta klasiko batzuk batu eta euskaratu egin dituzte. Pieza itsaskorrak dira, dantzara deitzen dutenak eta helduek zein gazteek ezagutzen dituztenak; hortaz, seguruenik harrera beroa izango dute. Gainera, bertsioak egiterakoan ez dira originaletatik apenas urrundu. Bilirrubina, Me gustas mucho,Lambada, Devorame otra vez... buruan dituzun guztiak hemen daude batuta, baita bestelako tempoa duen Pablo Milanesen Yolanda ere. Etorkinendako eta euskararendako keinu berezia.

 
........Todos los Derechos Reservados - Haitzama 2008