Beste Bat

     Euskadi Irratia

     Festa latindarra euskaraz

     Goiena aldizkaria

     Berria aldizkaria

     2010

     2009

     2008

 

2008-06-02

Deia aldizkaria

"Euskaldunok beti gaude zerura begira eguraldiaren zain"

HAITZAMA TALDEAK DISKO BERRIA ATERA DU SALSA, SKA ETA REGGAE ERRITMOEKIN.
"Gure kantekin erromerietako alaitasun eta berotasuna berreskuratu nahi dugu", dio Mikel Leibar abeslariak.


S.atutxa

B ILBO. Orain dela hamasei urte Arrasaten sortutako taldea dugu Haitzama. Hainbat urtetan plazarik plaza erromerietan ibili ondoren, Haitzama taldeak "Eguzkiaren zain" diska atera berri dute. "Euskal Herrian eguraldia oso garrantzitsua da. Euria egiten badu euskaldunok gutxiago animatzen gara dantza egitera", komentatzen dute taldekoek.

Euskal Herria Caribea balitz desberdina izango litzateke. Baina gure herrian ezin da musika falta. Beharrezkoa dugu. Euria zein eguzkia egin, jendea dantzatzeko melodiak izan behar dute", kontatzen du Mikel Leibarrek, abeslaria eta gitarra joleak. Gainera, Mikel diska honetako letren idazlea da.

Denetarik dago. Letrak bizitzako islada dira, hamabi kantutan salsa, ska eta reggae bezalako erritmo dantzagarriek trikitixa freskoarekin batera, diska alaia osatu dute. Mikel Leibarrez gain, taldea Iñigo Agirrezabala (gitarra eta ahotsak); Xabi Barrenetxea (baxua); Julen Apezetxea (bateria) eta Nerea Solatxi trikitilaria eta ahotsa osatzen dute.

1997.urtena lau kantaz osatutako maketa bat atera zuten. "Esperientzia berri bat izan zen orduan. Orain atera dugun diskarekin oso pozik gaude eta bertan taldearen garapen garbia nabaritzen da".

Gora bihotzak, Dantzara, Kubarantz, Eskuak gora-gora, Gure herria eta beste kantuekin Euskal herria eta mundu osoa dantzan jartzeko asmotan datoz Haitzama taldekoek. "Erritmo desberdinak aukeratu ditugu gure lehen disko honetarako. Lana saila izan da. Erromeriak asko aldatu direlako. Lehen erromerietara hurbiltzen zen jendea helduago zen, orain berriz gazteagoa. Gainera, erromerietako ordutegian ere aldaketa bat eman da. Gaur egun beranduago hasten da", kontatzen du Leibarrek.

FUSIO BAT. Hasiera baten diska bertsioz osatutako kantekin betetzea pentsatu zuten. Baina ideia bertan behera uztea erabaki zuten. "Proiektu honekin hasi ginenean konturatu ginen beste bide batetik jarraitu behar genuela. Gauza bat entzuteko kantak dira, eta beste bat dantzan egiteko melodiak. Ez dauka zerikusirik. Lan honetan fusio bat egin dugu. Alde batetik erritmo latinoak aukeratu ditugu eta horiei euskeraz idatzitako letrak sartu", azaldu zuen abeslariak.

Ilusioz egindako lana da lehen diskoa hau. "Plazarik plaza ibiltzea ez da lan bat, bizitzeko eta sentitzeko era bat baino. Gainera taldeko kideen arteko erlazioa oso ona da. Lagun arteko taldea bezala hasi ginen orain dela hamasei urte eta nahiz eta denbora pasa berdin jarraitzen dugu. Niretzako lagun taldea da", esan zuen. Eguzkiaren zain egon edo ez, berdin da.

Uda honetan Haitzama taldearen kantak herriz-herriz entzuteko aukera izango dugu. Datorren urtean beste diska bat ateratzeko asmoa adierazi dute Haitzama taldekoek. "Ideia batzuk baditugu. Gainera nire asmoa Kubara joatea da. Bertako erritmoak ezagutzeko helburuarekin".

'Eguzkiaren zain' lan berrian, Haitzama erritmo desberdineko kantak aukeratu dituzte dantzatzeko

 
........Todos los Derechos Reservados - Haitzama 2008