Beste Bat

     Euskadi Irratia

     Festa latindarra euskaraz

     Goiena aldizkaria

     Berria aldizkaria

     2010

     2009

     2008

 

2011-03-05

Berria aldizkaria

'Mugitu' kaleratu du Haitzamak, kantu latinoen bertsioekin

Hego eta Ertamerikako abesti ezagunak euskaratuz bertsio dantzagarriak egin ditu taldeak


Gorka Erastorbe


Etorkinek "musikarako eta bizitzarako alaitasun berri bat ekarri digute" Haitzama taldearen ustez. Etorkin horien ekarpena aitortzeko eta "musika bero hori geureganatzeko" sortu berri du Mugitu diskoa Hego eta Ertamerikako hainbat kantu ezagun euskaratuz eta bertsioak eginez: Devórame otra vez, Dançando lambada, Bilirrubina, Me gustas mucho, Sopa de caracol eta beste hainbat kanturen bertsioekin osatu dute lan berria Mikel Leibarrek (ahotsa eta teklatuak), Iñigo Agirrezabalak (gitarra eta ahotsak), Xabi Barrenetxeak (baxua), Julen Apezetxeak (bateria) eta Nerea Solatxik (trikitia eta ahotsak). Duela bi urte Eguzkiaren zain argitaratu zuten, bikoteentzako eta euskal dantzei reggaea, ska eta rock doinuak batuz.

 
........Todos los Derechos Reservados - Haitzama 2008